1. |
Barne Eromena
05:46
|
|||
Ikara, badatoz niri segika
Lurretik arrastaka
Ihesak ez du etenik
Baina tamalez ez dago irtenbiderik
Kaosa nire barnean
Zaila da ulertzea
Arrotz naiz jendartean
Munstroen antzera begiratzen naute
Eromena
Ahotsak entzuten hasi naiz
Oroimena
Egia ikusteak izutzen nau
Neure sena
Galdua dut ezin kontrolatu
Suntsipena
Inguruaren zentzua galdurik
Nor ote naiz non nago?
Barne eromena nire suntsipena
Jasan behar ote dut gehiago?
Non dago nire benetako izaera?
Non dago orain arte nintzen pertsona?
Tristura etxekoen aurpegietan
Zorigaitza eurentzat
Familiako porrota
Etsipena islatzen duen semea
Eroetxea konponbide
Eta drogak sendagarri
Ni pertsona gisa ulertzeko
Itxaropena aspaldi galdu zuten
|
||||
2. |
Minak Barnean Dirau
04:43
|
|||
Zeru gris goibela
Bihurtu da zoritxarrez mundua
Ezustean, nahi baino lehen
Betiko alde egin zenuenetik
Hutsune lazgarria
Etengabe handituz doa
Bakardade sakona
Piztuko ez den argia oroitzean
Beste behin ere itzuli nahi nuke
Igarotako une haietara
Galdetzen diot neure buruari
Noizbait elkartuko ote gara?
Zu joan zinenetik minak barnean dirau
Atsekabearen ikur bihurtu zara
Zer sentitzen da zulo beltzera erortzean?
Ez dugu estimatzen daukaguna
Galtzen dugun arte
Zergatik tristatzen nau hainbeste heriotzak
Beste kultura batzuk goresten badute?
Zu joan zinenetik minak barnean dirau
Isiltasunaren ikur bihurtu zara
Ez dut zure ahotsa ahaztu nahi
Baina ezin dut entzun
Zu joan zinenetik minak barnean dirau
Galeraren ikur bihurtu zara
Ez dizut agurrik esan eta
Orain zutaz oroitzen naiz
|
||||
3. |
Hilketa
03:51
|
|||
Bizirik gabeko gorputza
Odol husturik lurrean
Hiltzailea aurrean
Labana eskuan duela
Izatea suntsitu
Gaizkilea kartzelan sartu
Boterea dutenak
Ez dira hilketaren erantzule
Segurtasunez mozorroturik
Biztanleriak finantzatzen ditu
Hiltzaileen erregeak
Askatasunaren izenean
Armak, legea, jabetza
Sendatu nahi ez diren gaixotasunak
Nazioarteko mugetan
Itxaropen bila hiltzen direnak
Militarrak, bankariak, etxe gabe kaleratuak
Bere buruaz beste egitean
Denontzat berdina da
Hilketa
Al Qaeda, Charlie Hebdo, ETA
Terrorismoaren salaketa
Demokraziaren aldeko festa
Antzezlana amaituko ote?
|
||||
4. |
Iluntasunaren Esklabu
03:54
|
|||
Adikzio honetatik ezin atera
Geroz eta gehiago behar dut
Nire zoramena elikatzeko
Nire burua suntsitzeko
Iluntasunaren esklabu naiz
Nire gorputza bere gatibu
Bizitzaren muga gaindituz
Ezerezetik geroz eta hurbilago
Ispilu aurrean
Nire amets beltzenak egia bilakatzen dira
Gehiago behar dut
Hau konpontzeko baina okerrera doa
Hauxe da nire errealitatea
Drogaren esklabu naiz
Eta suntsipenera naramala jakin arren
Uneoro gehiago behar dut
Nire besoak nire
Suntsipenaren isla bilakatu dira
Drogaren menpe naiz
Eguneko momentu bakoitzean
Obsesio puta honek
Duela asko hil ninduen
Orain infernuan arrastaka nabil
Gehiagoren zain
Edozer egiteko prest
|
||||
5. |
Ankerkeria I - Izakia
04:10
|
|||
Goizeko haizeak mugituriko hostoek, zuhaitzen egur usaina dakarte
Zapaltzen dudan lur umela eta harri hotza dira nire babeslekua
Euriak sorturiko errekak eta eguzkiaren berotasunak ematen didate bizitzeko beharrezkoa
Nire anaia diren izaki bizidunak inguruan
Betebehar bakarra bizirautea,
Uraren korrontea jarraituz
Zuhaitzen artean elikatu nahiean
Keak bete du zerua
Sutara hurbiltzean
Beltzezko izakiak inguruan
Nigana datoz
Harrapatu naute
Gogoz kontra loturik egon ostean
Nire gorputza estaltzeko trapuak janztera beharturik
Zenbakidun papera egotzi ondoren kalean naiz
Bizilagun nituenak sokaz loturik
Gosea asetzeko ez dut janaririk
Aurrera egitean nago mugaturik
Begirada zorrotzak jasotzen ditut nik
|
||||
6. |
||||
Janaria, etxea, ura eta ohea
Paper baten truke
Gizaki izateko nire bizitza saldu
Ama lurra ukatu nagusien menpe
Luxuzko etxeen aldean batzuk kale gorrian
Desberdintasuna nabarmen
Gogor lan egin eta dirua irabaztea
Ez dakit ba hobe ez ote den
Neska maitearen etxean
Aita ezagutzean jakin nuen
Familia bat osatzean bere eredua jarraituko nuela
Autoritatea
Trajedun lapurrak orain nire lagun
Etxe kaleratzeez hitz egin dezagun
Edozeren gainetik maite etekina
Tiroz hilko zintuzket nire alboan bazina
|
||||
7. |
||||
Hedabideak poltsikoan
Luxuzko bulegoan
Langileak kaleratzen
Sinadura batez
Lehen familiagatik, orain diru gosez
Txanponik ez badago irribarrerik ere ez
Jendaurrean hitzaldiak
Jainkoa banintz bezala
Inoiz iritsiko ez den bizitza bat saltzen
Hitz hutsen bitartez
Niretzat botere guztia
Biztanleak zenbakiak besterik ez
Gizartearen korronteak eragin du jatorria ahaztea
Botereak eraman nau ni bezalakoak zapaltzera
Berdea grisa bihurtzean
Zuhaitzak sustraietatik banatzean
Eragin dudan kalteaz damuturik
Behin etxe izandakora noa
Behin mundua nolakoa den ikusita
Ez da lehen bezalakoa
Naturan bizitzea naiz eta
Suntsiketan parte ez hartu
|
||||
8. |
Amildegian
05:55
|
Hilotz Lasarte Oria, Spain
New album 'ASKE' out September 15, 2020.
Streaming and Download help
If you like Hilotz, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp