Includes unlimited streaming of Giza Ankerkeria (2016)
via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
ships out within 5 days
Purchasable with gift card
€10EURor more
lyrics
Zeru gris goibela
Bihurtu da zoritxarrez mundua
Ezustean, nahi baino lehen
Betiko alde egin zenuenetik
Hutsune lazgarria
Etengabe handituz doa
Bakardade sakona
Piztuko ez den argia oroitzean
Beste behin ere itzuli nahi nuke
Igarotako une haietara
Galdetzen diot neure buruari
Noizbait elkartuko ote gara?
Zu joan zinenetik minak barnean dirau
Atsekabearen ikur bihurtu zara
Zer sentitzen da zulo beltzera erortzean?
Ez dugu estimatzen daukaguna
Galtzen dugun arte
Zergatik tristatzen nau hainbeste heriotzak
Beste kultura batzuk goresten badute?
Zu joan zinenetik minak barnean dirau
Isiltasunaren ikur bihurtu zara
Ez dut zure ahotsa ahaztu nahi
Baina ezin dut entzun
Zu joan zinenetik minak barnean dirau
Galeraren ikur bihurtu zara
Ez dizut agurrik esan eta
Orain zutaz oroitzen naiz