1. |
Hil Ala Bizi
01:06
|
|||
2. |
Ezin Atzera Bueltatu
03:45
|
|||
Iritsi da azken eguna niretzat
munduari agur esateko unea
legeetaz baliatzen diren ahaltsuek
indarkeriz bizitza kendu nahi didate
Hilketa leporatu
Frogak manipulatu
Sistemaren mesedetan
hiltzera kondenatu
Orain egindakoaz damutzen naiz
Baina ezin atzera bueltatu ezer aldatzeko
Hainbeste heriotz gauzatu ondoren
Ordua dut nik ere hilltzeko
Komunikabide guztiak zure alde
Inork ez daki baina (zure mehatxupean daude)
Zentzurik gabeko bidegabekeriak
Errugabe askori kentzen dio bizia
Jendea hasi da ohartzen
Pixkana egoeraz
Dena aldatu daiteke
Une batetik bestera
Orain egindakoaz damutzen naiz
Baina ezin atzera bueltatu ezer aldatzeko
Hainbeste heriotz gauzatu ondoren
Ordua dut nik ere hilltzeko
Pentsatu une batez
Zer sentituko zenukeen
Zu izango bazina
Aulki hortara lotua
Orain egindakoaz damutzen naiz
Baina ezin atzera bueltatu ezer aldatzeko
Hainbeste heriotz gauzatu ondoren
Ordua dut nik ere hilltzeko
|
||||
3. |
Amesgaiztoa
04:33
|
|||
Inor ez da ageri kale huts hauetan
eztanden oihartzunak edozein etxetan
Beldurra nabaria da bertakoen begietan
heriotzaren eskutik joan daitezke edozein unetan
Honen parte ez izan arren arrisku berdina dute
Eta honen parte direnek ere goikoengatik ordaintzen dute
Esna egon arren
ari naiz bizitzen amesgaiztoa
errugabe izan arren
beldur gara bizi osoan
Esna egon arren
ari naiz bizitzen amesgaiztoa
euren indarkeriak
piztuko du gure gorrotoa
Dena galdurik dagoela dirudien arren
bizirauteko egingo dugu aurrera
Baina jada zentzurik
ez duen guda puta honetan
inork ez daki
nor den gaizkile eta nor biktima
Eta zure laguna
hiltzea bada zure salbatzeko era
gupida gabe
akabatuko duzu!
Esna egon arren
ari naiz bizitzen amesgaiztoa
errugabe izan arren
beldur gara bizi osoan
Esna egon arren
ari naiz bizitzen amesgaiztoa
euren indarkeriak
piztuko du gure gorrotoa
|
||||
4. |
Hilzori Amaigabea
03:47
|
|||
Argiak itzaliz doazen arren
beste egun bat bizitzan aurrera
ezer txarrik egin al dut hau jasateko
ez dut hain azkar joan nahi hildakoen artera
Barnean dirau oinaze jasangaitzak
Medikuntzak ere ezin du garaitu
konponbide egokia bilatzen ez badute
berehala egingo zait bizitza amaitu
Ezin aurkitu bidea
Gaixotasun hiltzailea
Latza da hau jasatea
Hilzori amaigabea
Egunetik egunera
ari da egoera okertzen
lehen itxaropena zena
heriotzaren hatsak du itotzen
Eta ikusten ditut malkoak
bere begietan
inork ezin nau lagundu
oraingo honetan
eta atzera egin nahi arren
nire ametsetan
banoa betirako
Ezin aurkitu bidea
Gaixotasun hiltzailea
Latza da hau jasatea
Hilzori amaigabea
|
||||
5. |
Errealitate Ustela
04:08
|
|||
Astelehen edo ostiral
jada denboraren zentzua galdurik
frogarik ere ez dute oraindik
baina naukate zelda barnean sarturik
Nire ongizateaz arduratzen direla esan
baina ez diote uzten torturatzeari
errealitate ustela zabaltzen diote
euren gezurrekin munduari
Gela ilun honetan bakardadea nagusi
gaur ere nire senideak ezingo ditut ikusi
sufrimenduz beteriko une amaigabeotan
betiko alde egin nahi dut, torturatik alde!
Gaurko honetan ere hauxe da errealitate ustela
berriro ere zulo beltzean harrapaturik gaudela
Gupida gabe jipoitu
gorputza guztiz mindu arte torturatu
entzun nahi dutena esan ez arren
komunikabideetan dena manipulatu
Lau hormen artean nagoen bitartean
munduan bizitzak aurrera darrai
galdutako uneak ez dira inoiz itzuliko
hil arte iraungo du amesgaiztoak!
Konorterik gabe dena ilun inguruan
eguneroko otordu bihurtu dira jipoiak
ia indarrik gabe lurretik ere ezin altxa
maite ditudanen oroitzapenek soilik mantentzen naute bizirik
Gaurko honetan ere hauxe da errealitate ustela
berriro ere zulo beltzean harrapaturik gaudela
|
||||
6. |
Hil Eta Gero
05:35
|
|||
Aldare aurrean
zuk otoitz egitean
jainkoa maite duzu
bere osotasunean
Hil eta ondoren
etorkizun alaia
ez duzu egin nahi
infernura bidaia
Eta ez zara konturatzen
sinismen ustel hauek
zentzurik ez dutela
ipuin hutsak direla
Eta eliza gezurra bada
zer ote dago hil eta gero?
Jakin nahi nuke baina ezin dut
Ohartu al zara
zerua bilatu nahian
ongia egiteak
ez duela ezer balio
Infernura kondenatuta
dagoen gaizkileak
zure amaiera berbera
izango du
Heriotzak dakarren
ezerezaren beldurra
baztertu nahiean
gezurretan sinisten dute
Eta eliza gezurra bada
zer ote dago hil eta gero?
Jakin nahi nuke, baina ezin dut
Sinismen faltsuek zentzua galdurik
eliza ustela sutan suntsiturik!
Jainkoaren odola edanez eta haragia janez
eraikitzen dut nire hil eta geroko izatea
baina heriotza hurbil denean, ezerezetik gertu naizenean
ez dut bere maitasunik sentitzen!
|
Hilotz Lasarte Oria, Spain
New album 'ASKE' out September 15, 2020.
Streaming and Download help
If you like Hilotz, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp