Aske (2020)

by Hilotz

/
  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes digital pre-order of Aske (2020). You get 11 tracks now (streaming via the free Bandcamp app and also available as a high-quality download in MP3, FLAC and more), plus the complete album the moment it’s released.
    digital album releases September 15, 2020
    item ships out within 5 days

      €15 EUR or more 

     

  • T-Shirt/Apparel

    Aske T-shirt.
    Artwork by Xabier Sagasta.
    ships out within 3 days

      €15 EUR or more 

     

  • T-Shirt/Apparel

    Confinement T-shirt
    Artwork by Xabier Sagasta.
    ships out within 3 days

      €12 EUR or more 

     

  • T-Shirt/Apparel

    Aske Hoodie
    Artwork by Xabier Sagasta
    Orders made from 26/07/2020 onward will be shipped later than 14th September.
    ships out within 3 days

      €30 EUR or more 

     

  • Streaming + Download

    Pre-order of Aske (2020). You get 11 tracks now (streaming via the free Bandcamp app and also available as a high-quality download in MP3, FLAC and more), plus the complete album the moment it’s released.
    Purchasable with gift card
    releases September 15, 2020

      €12 EUR  or more

     

1.
Aske 08:12
Aske, nahi duzuna erosteko Aske, hazkundea sustatzeko Aske, irabazle izateko Aske Idealak arrakastagatik trukatzeko Sarean intimitatea oparitzeko Kontrola eta zentsura obeditzeko Aske, sistema elikatzeko Etengabe hobetzea zure eginkizuna Gizarte hau sustatzea al da nahi duzuna? Itzaleko agintarien esana egiteko Haien txotxongiloak bozkatzeko Zapalkuntza eta sarraskiak ordaintzeko Aske Porrota geure egiteko Ezintasunean itotzeko Aske, errudun sentitzeko Aske, nahikoa da esateko Aske, hau dena zalantzan jartzeko Etengabe hobetzea zure eginkizuna Gizarte hau sustatzea al da nahi duzuna? Kapital Jainkoa maitatzea zure eginkizuna Benetakoa ote da gure zoriontasuna?
2.
Burdinazko hesiek Mehatxatzen dute nire bizia Itsaso barea Hilobia egunsentian Babesleku izoztuak Laguntza gabe negu gorrian Itxaropen izpia Bizi nahi dut, jarrai argia Uste du lapurtzera Etorriko naizela Bere bizimodua Mehatxatzera Ihesean gerra Ta esklabutzatik Suntsitu zenuten Nire herria Maite nuen guztia Pertsona bat naiz Ez naiz terrorista Hasiera berri bat Familia gogoan Bakardadea besarkadaz amaitzean
3.
Sinisten Dut 06:27
Deabruaren gaztelu ilunean Giltzapetu dut neure burua Bere hots eta hatsa sentitzean Besarkatu dut beldurren mamua Ene barne izua Mamuak dira erru Dira sekretu, dira damu eta porrot Mamuak dira desio Eskura ez dudanaren desio Baina lortuko dudala sinisten dut Sinisten dut Didazula lagunduko Ate gorria irekitzen Ez idazu egin uko Ez nago prest bakardaderako Harresia eraikia Ezkutatzeko nire gabezia Ispiluak dio egia Bihotzean pozoidun gezia Gurtu gure jainkoa Galdu bizi gogoa Sinismen betea Itzaltzen doa Mamuak dira erru Dira sekretu, dira damu eta porrot Mamuak dira desio Eskura ez dudan horren desio Baina hautsiko dut Harresia eraikia Ezkutatzeko nire gabezia Ispiluak dio egia Bihotzetik libre minbizia
4.
Auhen 06:38
Badator, gerra dakarrena Gezurra dio, etsaia Ama, aita, semea, anaia, laguna Gerrara doaz, borrokara Gizon maltzurrak hil ditu asko Gerlariak bueltan datoz Ene etxea, espiritu zaindaria Bakea, ez gerra Ama lurra lapurtua Esku zurien amarrua Soildu arren ur tenplua Pizturik da gure sua Itsasoz iritsi Basoak zeharkatuz Ezustean topo egin Irrintzia, erasoa Herrixkak erre, jendea hil Jainkoaren hitza irakatsi Haurrak lapurtu, esklabu egin Eskubideen bortxaketa Beldurra zabaltzen Gizon zuria, bapatean Arma eskuan, erasoan Akabatu du, lurrean da Bitartean, apaiza herrian Hau nire odola da Zuentzat isuria Badatoz, gugana, badatoz Jarraitu, atzetik, akabatu Ume eta adindu Odolaz defendatu Borroka galdu Auhena Gutxituta, akituta Gure etxean bahituta Indarrak hartzen goaz Auhena irrintzi bihurtu da
5.
Jakingo banu non nagoen Bizitzaren ertzean Esango nizuke zer sentipen Hiltegira bidean Kaioletan pilaturik Kolpe, ostiko, elektrokuzio Bizitza nuen aurretik Baina amaiera gertu da Itomena Arrastaka estu lepoa Zorabioa Buruz behera ikusmen lausoa Heriotz kiratsa Nire anaia zintzur barik Odolusten aieneka Baina dirau bizirik Errenkan Baina zergatik dagokit Sufrimendu hau pairatzea Baina zergatik dagokit Zure esklabu izatea Noizbait lortuko dut kateak haustea Noizbait lortuko dut zuek salbatzea Noizbait lortuko dut aske izatea Zapalkuntza amaitzea
6.
Izua Su 04:35
Kandelak jarri genizkion Su-lapurren loriari Eta bai: berandu zen Dena zen kea Izuak dantza bat dirudi Ilargiaren argitan Baina, egiazki, zuen beldurra da erritmoa Gure azal-haragitan Asfalto gaineko pauso azkarra Edo begirada batek gurutza ditzakeen Mila marra Espaloiak baino ez du ezagutzen Gure gauen bipolarra Izan nahi dugunon eta izaten uzten ez Digutenen arteko koreografia baldarra Ez: ez da zenbaki kontu bat Ez da bat edo milioi bat Ez: ez da zenbaki kontu bat Ez da etxe ondoan edo gure mugetatik at Gorputzak izena galtzen duen zelaitan Edo kolonizatu nahiko zenituzketen Mila mapatan Literatura gehiegi Pilatuta daukat esateko Sua lapurtu nahi zenigula bart Baina kea besterik ez zarela guretzat Kandelak jarri genizkion Su-lapurren loriari Eta bai: azkenean Su eman genien lapurrei, su eman
7.
Zurrunbiloa 06:11
Beste behin zurrunbilotik gertu Gogoz, harrapa nazan Arriskua maite dut, ez dago mugarik Estimulu eztanda Izan ezin dudan norbait Izatearen bila Oniritziz apaindutako Sarien gurpila Helmugara iritsi ezinik zalantza Akatsen jakitun, galdu dut ardatza Errudun sentitzen naiz baina Beti itxaroan zurrunbiloak Helmuga desiratura eraman nazan Norabide aldaera kontrolatzeko Gai naizela uste baina nahi ote dut? Bai! Bai! Zurrunbilora, banoa! Behingoagatik kontrola hartzera Bai! Bai! Adrenalina Estimulu eztanda kontrolaezina Beldurra, zalantza Galdu dut, ardatza
8.
Ni naiz herri zerbitzaria Iraultzaile nagusia Esklabutza deusezteko Beharrezko gidaria Erregimena suntsitu Isilduak indartu Baina sistema hautsi ordez Leunaz ordezkatu Piramidea eskalatzean Lausotu da zure ikusmena Gailur gorenera iristean Ahaztu duzu gure itomena Zintzoa izan nahi zuen diktadorea Diktadorea Zintzoa Onuragarri direla Uste duzun gauza horiekin Beti egongo da norbait Desados Debeku zigor disidentzia Justiziaren ebidentzia Ongi zegoela uste nuena Konturatu naiz dela gaizkia
9.
Ezin Du 03:44
Ezin du hitz egin, ibili edo korrika egin Ezin du ikusi, hartu, bota eta jolastu Ezin du pentsatu, itxaron, komunikatu Ezin du mugitu, aurrera egin eta lagundu Ez, ez, ezin du Gure ezintasuna da Bide berriak ezagutzeko gaitasuna Ezin du? Onartu Ezin du? Alaitu Ezin du? Maitatu Bai, bai, gai da Gure ezintasuna da Denok dugun aniztasuna Ezindu, hitza hartu! Altxatu! Ezindu, borrokatu! Kritikatu! Ezindu, elkartu! Gozatu! Gure gaitasuna da Pentsamenduaren mugak gainditzea
10.
11.
Agur 02:52

about

RELEASE DATE
SEPTEMBER 15 - 2020


Zer da askatasuna? Nork ematen digu, nork kentzen? Galdera hauekin josi du taldeak hamaika abestiz osaturiko diskoa. Hamaika begirada, zalantza eta desio, kateak hautsi nahi dituzten norbanakoen begietatik kontatuta. Hirukote gipuzkoarrak enpatia ariketa bat egin du, aske izan nahi dutenen larruazalean jartzeko ahalegina.

Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Extinction, Sijjin) gitarjole eta ekoizle entzutetsuak osatu ditu diskoaren grabaketa, nahasketa eta masterizazio lanak, Black Storm estudioetan (Karrantza).

---------------------------------------------------------

¿Qué es la libertad? ¿Quién nos la da, quién nos la quita? La banda ha tejido con estas preguntas las once canciones que componen el disco. Once miradas, dudas y deseos, relatados desde el punto de vista de aquellos que quieren romper sus cadenas. El trío vasco ha hecho un ejercicio de empatía, un intento por ponerse en la piel de quienes pretenden ser libres.

El disco ha sido grabado, mezclado y masterizado en los estudios
Black Storm (Karrantza), bajo la supervisión del reputado guitarrista y productor Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Extinction, Sijjin).

credits

releases September 15, 2020

license

all rights reserved

tags

about

Hilotz Lasarte Oria, Spain

New album 'ASKE' out September 15, 2020.

contact / help

Contact Hilotz

Streaming and
Download help

Shipping and returns

Report this album or account