1. |
Aske
08:12
|
|||
Aske, nahi duzuna erosteko
Aske, hazkundea sustatzeko
Aske, irabazle izateko
Aske
Idealak arrakastagatik trukatzeko
Sarean intimitatea oparitzeko
Kontrola eta zentsura obeditzeko
Aske, sistema elikatzeko
Etengabe hobetzea zure eginkizuna
Gizarte hau sustatzea al da nahi duzuna?
Itzaleko agintarien esana egiteko
Haien txotxongiloak bozkatzeko
Zapalkuntza eta sarraskiak ordaintzeko
Aske
Porrota geure egiteko
Ezintasunean itotzeko
Aske, errudun sentitzeko
Aske, nahikoa da esateko
Aske, hau dena zalantzan jartzeko
Etengabe hobetzea zure eginkizuna
Gizarte hau sustatzea al da nahi duzuna?
Kapital Jainkoa maitatzea zure eginkizuna
Benetakoa ote da gure zoriontasuna?
|
||||
2. |
Pertsona, Terrorista
04:21
|
|||
Burdinazko hesiek
Mehatxatzen dute nire bizia
Itsaso barea
Hilobia egunsentian
Babesleku izoztuak
Laguntza gabe negu gorrian
Itxaropen izpia
Bizi nahi dut, jarrai argia
Uste du lapurtzera
Etorriko naizela
Bere bizimodua
Mehatxatzera
Ihesean gerra
Ta esklabutzatik
Suntsitu zenuten
Nire herria
Maite nuen guztia
Pertsona bat naiz
Ez naiz terrorista
Hasiera berri bat
Familia gogoan
Bakardadea besarkadaz amaitzean
|
||||
3. |
Sinisten Dut
06:27
|
|||
Deabruaren gaztelu ilunean
Giltzapetu dut neure burua
Bere hots eta hatsa sentitzean
Besarkatu dut beldurren mamua
Ene barne izua
Mamuak dira erru
Dira sekretu, dira damu eta porrot
Mamuak dira desio
Eskura ez dudanaren desio
Baina lortuko dudala sinisten dut
Sinisten dut
Didazula lagunduko
Ate gorria irekitzen
Ez idazu egin uko
Ez nago prest bakardaderako
Harresia eraikia
Ezkutatzeko nire gabezia
Ispiluak dio egia
Bihotzean pozoidun gezia
Gurtu gure jainkoa
Galdu bizi gogoa
Sinismen betea
Itzaltzen doa
Mamuak dira erru
Dira sekretu, dira damu eta porrot
Mamuak dira desio
Eskura ez dudan horren desio
Baina hautsiko dut
Harresia eraikia
Ezkutatzeko nire gabezia
Ispiluak dio egia
Bihotzetik libre minbizia
|
||||
4. |
Auhen
06:38
|
|||
Badator, gerra dakarrena
Gezurra dio, etsaia
Ama, aita, semea, anaia, laguna
Gerrara doaz, borrokara
Gizon maltzurrak hil ditu asko
Gerlariak bueltan datoz
Ene etxea, espiritu zaindaria
Bakea, ez gerra
Ama lurra lapurtua
Esku zurien amarrua
Soildu arren ur tenplua
Pizturik da gure sua
Itsasoz iritsi
Basoak zeharkatuz
Ezustean topo egin
Irrintzia, erasoa
Herrixkak erre, jendea hil
Jainkoaren hitza irakatsi
Haurrak lapurtu, esklabu egin
Eskubideen bortxaketa
Beldurra zabaltzen
Gizon zuria, bapatean
Arma eskuan, erasoan
Akabatu du, lurrean da
Bitartean, apaiza herrian
Hau nire odola da
Zuentzat isuria
Badatoz, gugana, badatoz
Jarraitu, atzetik, akabatu
Ume eta adindu
Odolaz defendatu
Borroka galdu
Auhena
Gutxituta, akituta
Gure etxean bahituta
Indarrak hartzen goaz
Auhena irrintzi bihurtu da
|
||||
5. |
Hiltegira Bidean
05:43
|
|||
Jakingo banu non nagoen
Bizitzaren ertzean
Esango nizuke zer sentipen
Hiltegira bidean
Kaioletan pilaturik
Kolpe, ostiko, elektrokuzio
Bizitza nuen aurretik
Baina amaiera gertu da
Itomena
Arrastaka estu lepoa
Zorabioa
Buruz behera ikusmen lausoa
Heriotz kiratsa
Nire anaia zintzur barik
Odolusten aieneka
Baina dirau bizirik
Errenkan
Baina zergatik dagokit
Sufrimendu hau pairatzea
Baina zergatik dagokit
Zure esklabu izatea
Noizbait lortuko dut kateak haustea
Noizbait lortuko dut zuek salbatzea
Noizbait lortuko dut aske izatea
Zapalkuntza amaitzea
|
||||
6. |
Izua Su
04:35
|
|||
Kandelak jarri genizkion
Su-lapurren loriari
Eta bai: berandu zen
Dena zen kea
Izuak dantza bat dirudi
Ilargiaren argitan
Baina, egiazki, zuen beldurra da erritmoa
Gure azal-haragitan
Asfalto gaineko pauso azkarra
Edo begirada batek gurutza ditzakeen
Mila marra
Espaloiak baino ez du ezagutzen
Gure gauen bipolarra
Izan nahi dugunon eta izaten uzten ez
Digutenen arteko koreografia baldarra
Ez: ez da zenbaki kontu bat
Ez da bat edo milioi bat
Ez: ez da zenbaki kontu bat
Ez da etxe ondoan edo gure mugetatik at
Gorputzak izena galtzen duen zelaitan
Edo kolonizatu nahiko zenituzketen
Mila mapatan
Literatura gehiegi
Pilatuta daukat esateko
Sua lapurtu nahi zenigula bart
Baina kea besterik ez zarela guretzat
Kandelak jarri genizkion
Su-lapurren loriari
Eta bai: azkenean
Su eman genien lapurrei, su eman
|
||||
7. |
Zurrunbiloa
06:11
|
|||
Beste behin zurrunbilotik gertu
Gogoz, harrapa nazan
Arriskua maite dut, ez dago mugarik
Estimulu eztanda
Izan ezin dudan norbait
Izatearen bila
Oniritziz apaindutako
Sarien gurpila
Helmugara iritsi ezinik zalantza
Akatsen jakitun, galdu dut ardatza
Errudun sentitzen naiz baina
Beti itxaroan zurrunbiloak
Helmuga desiratura eraman nazan
Norabide aldaera kontrolatzeko
Gai naizela uste baina nahi ote dut?
Bai! Bai! Zurrunbilora, banoa!
Behingoagatik kontrola hartzera
Bai! Bai! Adrenalina
Estimulu eztanda kontrolaezina
Beldurra, zalantza
Galdu dut, ardatza
|
||||
8. |
Diktadore Zintzoa
04:24
|
|||
Ni naiz herri zerbitzaria
Iraultzaile nagusia
Esklabutza deusezteko
Beharrezko gidaria
Erregimena suntsitu
Isilduak indartu
Baina sistema hautsi ordez
Leunaz ordezkatu
Piramidea eskalatzean
Lausotu da zure ikusmena
Gailur gorenera iristean
Ahaztu duzu gure itomena
Zintzoa izan nahi zuen diktadorea
Diktadorea
Zintzoa
Onuragarri direla
Uste duzun gauza horiekin
Beti egongo da norbait
Desados
Debeku zigor disidentzia
Justiziaren ebidentzia
Ongi zegoela uste nuena
Konturatu naiz dela gaizkia
|
||||
9. |
Ezin Du
03:44
|
|||
Ezin du hitz egin, ibili edo korrika egin
Ezin du ikusi, hartu, bota eta jolastu
Ezin du pentsatu, itxaron, komunikatu
Ezin du mugitu, aurrera egin eta lagundu
Ez, ez, ezin du
Gure ezintasuna da
Bide berriak ezagutzeko gaitasuna
Ezin du? Onartu
Ezin du? Alaitu
Ezin du? Maitatu
Bai, bai, gai da
Gure ezintasuna da
Denok dugun aniztasuna
Ezindu, hitza hartu! Altxatu!
Ezindu, borrokatu! Kritikatu!
Ezindu, elkartu! Gozatu!
Gure gaitasuna da
Pentsamenduaren mugak gainditzea
|
||||
10. |
Betirako Atsedena
03:34
|
|||
11. |
Agur
02:52
|
Hilotz Lasarte Oria, Spain
New album 'ASKE' out September 15, 2020.
Streaming and Download help
If you like Hilotz, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp