We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Giza Ankerkeria (2016)

by Hilotz

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Giza Ankerkeria (2016) via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 5 days
    Purchasable with gift card

      €10 EUR or more 

     

1.
Ikara, badatoz niri segika Lurretik arrastaka Ihesak ez du etenik Baina tamalez ez dago irtenbiderik Kaosa nire barnean Zaila da ulertzea Arrotz naiz jendartean Munstroen antzera begiratzen naute Eromena Ahotsak entzuten hasi naiz Oroimena Egia ikusteak izutzen nau Neure sena Galdua dut ezin kontrolatu Suntsipena Inguruaren zentzua galdurik Nor ote naiz non nago? Barne eromena nire suntsipena Jasan behar ote dut gehiago? Non dago nire benetako izaera? Non dago orain arte nintzen pertsona? Tristura etxekoen aurpegietan Zorigaitza eurentzat Familiako porrota Etsipena islatzen duen semea Eroetxea konponbide Eta drogak sendagarri Ni pertsona gisa ulertzeko Itxaropena aspaldi galdu zuten
2.
Zeru gris goibela Bihurtu da zoritxarrez mundua Ezustean, nahi baino lehen Betiko alde egin zenuenetik Hutsune lazgarria Etengabe handituz doa Bakardade sakona Piztuko ez den argia oroitzean Beste behin ere itzuli nahi nuke Igarotako une haietara Galdetzen diot neure buruari Noizbait elkartuko ote gara? Zu joan zinenetik minak barnean dirau Atsekabearen ikur bihurtu zara Zer sentitzen da zulo beltzera erortzean? Ez dugu estimatzen daukaguna Galtzen dugun arte Zergatik tristatzen nau hainbeste heriotzak Beste kultura batzuk goresten badute? Zu joan zinenetik minak barnean dirau Isiltasunaren ikur bihurtu zara Ez dut zure ahotsa ahaztu nahi Baina ezin dut entzun Zu joan zinenetik minak barnean dirau Galeraren ikur bihurtu zara Ez dizut agurrik esan eta Orain zutaz oroitzen naiz
3.
Hilketa 03:51
Bizirik gabeko gorputza Odol husturik lurrean Hiltzailea aurrean Labana eskuan duela Izatea suntsitu Gaizkilea kartzelan sartu Boterea dutenak Ez dira hilketaren erantzule Segurtasunez mozorroturik Biztanleriak finantzatzen ditu Hiltzaileen erregeak Askatasunaren izenean Armak, legea, jabetza Sendatu nahi ez diren gaixotasunak Nazioarteko mugetan Itxaropen bila hiltzen direnak Militarrak, bankariak, etxe gabe kaleratuak Bere buruaz beste egitean Denontzat berdina da Hilketa Al Qaeda, Charlie Hebdo, ETA Terrorismoaren salaketa Demokraziaren aldeko festa Antzezlana amaituko ote?
4.
Adikzio honetatik ezin atera Geroz eta gehiago behar dut Nire zoramena elikatzeko Nire burua suntsitzeko Iluntasunaren esklabu naiz Nire gorputza bere gatibu Bizitzaren muga gaindituz Ezerezetik geroz eta hurbilago Ispilu aurrean Nire amets beltzenak egia bilakatzen dira Gehiago behar dut Hau konpontzeko baina okerrera doa Hauxe da nire errealitatea Drogaren esklabu naiz Eta suntsipenera naramala jakin arren Uneoro gehiago behar dut Nire besoak nire Suntsipenaren isla bilakatu dira Drogaren menpe naiz Eguneko momentu bakoitzean Obsesio puta honek Duela asko hil ninduen Orain infernuan arrastaka nabil Gehiagoren zain Edozer egiteko prest
5.
Goizeko haizeak mugituriko hostoek, zuhaitzen egur usaina dakarte Zapaltzen dudan lur umela eta harri hotza dira nire babeslekua Euriak sorturiko errekak eta eguzkiaren berotasunak ematen didate bizitzeko beharrezkoa Nire anaia diren izaki bizidunak inguruan Betebehar bakarra bizirautea, Uraren korrontea jarraituz Zuhaitzen artean elikatu nahiean Keak bete du zerua Sutara hurbiltzean Beltzezko izakiak inguruan Nigana datoz Harrapatu naute Gogoz kontra loturik egon ostean Nire gorputza estaltzeko trapuak janztera beharturik Zenbakidun papera egotzi ondoren kalean naiz Bizilagun nituenak sokaz loturik Gosea asetzeko ez dut janaririk Aurrera egitean nago mugaturik Begirada zorrotzak jasotzen ditut nik
6.
Janaria, etxea, ura eta ohea Paper baten truke Gizaki izateko nire bizitza saldu Ama lurra ukatu nagusien menpe Luxuzko etxeen aldean batzuk kale gorrian Desberdintasuna nabarmen Gogor lan egin eta dirua irabaztea Ez dakit ba hobe ez ote den Neska maitearen etxean Aita ezagutzean jakin nuen Familia bat osatzean bere eredua jarraituko nuela Autoritatea Trajedun lapurrak orain nire lagun Etxe kaleratzeez hitz egin dezagun Edozeren gainetik maite etekina Tiroz hilko zintuzket nire alboan bazina
7.
Hedabideak poltsikoan Luxuzko bulegoan Langileak kaleratzen Sinadura batez Lehen familiagatik, orain diru gosez Txanponik ez badago irribarrerik ere ez Jendaurrean hitzaldiak Jainkoa banintz bezala Inoiz iritsiko ez den bizitza bat saltzen Hitz hutsen bitartez Niretzat botere guztia Biztanleak zenbakiak besterik ez Gizartearen korronteak eragin du jatorria ahaztea Botereak eraman nau ni bezalakoak zapaltzera Berdea grisa bihurtzean Zuhaitzak sustraietatik banatzean Eragin dudan kalteaz damuturik Behin etxe izandakora noa Behin mundua nolakoa den ikusita Ez da lehen bezalakoa Naturan bizitzea naiz eta Suntsiketan parte ez hartu
8.
Amildegian 05:55

about

“Kutsadura, naturaren suntsiketa, lana, dirua, lapurreta eta gezur sistemikoak, drogak, hilketak, gerrateak… Etengabeko aurrerakuntza sustatu baina amildegira hurbiltzen ari den mundu honen ankerkeria zantzuak inoiz baino nabarmenagoak dira. Disko berria gure izatea posible egiten duen planetaren dekadentzian gizakiok dugun eraginaren inguruan zentratzea erabaki dugu. Baina, zer gertatuko litzateke eraiki dugun mundu honekin inoiz erlaziorik izan ez duen izakiak talka egingo balu?”

credits

released February 17, 2016

“Giza Ankerkeria” 2015eko abuztua eta azaroa bitartean grabatu, nahastu eta masterizatu da.

Bateria eta ahotsa Tolosako lokalean grabatuak. Bateriaren grabaketa Ander Zubillagaren esku egon da. Bajua eta gitarra, aldiz, Borja Mintegiagaren Lezoko estudioan grabatu ditugu. Edizio, nahasketa eta masterizazio lanak Ekaitz Garmendiak osatu ditu Karrantzako Blackstorm estudioetan.



Recording:

Drums & vocals – Etxahun Urkizu

Bass & lead vocals – Mikel Yarza

Guitars – Borja Mintegiaga

Guitar Solos – Ander Zubillaga eta Ekaitz Garmendia

Piano (Ankerkeria III – Arbasoak) – Iza

Music & lyrics:

HILOTZ

Design & LAyout:

Igor Mugerza

license

all rights reserved

tags

about

Hilotz Lasarte Oria, Spain

New album 'ASKE' out September 15, 2020.

contact / help

Contact Hilotz

Streaming and
Download help

Shipping and returns

Report this album or account

If you like Hilotz, you may also like: